2023/11/24 18:00
Zinema eta bideo-emanaldiakKoldo Zubimendi (1982) eta Vicente Barcena (1958). Altzagako bizilagunak biak. Koldo, 18 urtegaz hasi zen mendian eta eskalada munduan eta Vicente nahiko nagusiago. Gertuko mendietatik, Pirineotara eta Picos de Europara pasa ziren eta bertan ezagutu zituzten neguko lehenengo igoerak. Teknikoki hobetzen joan ziren heinean, Alpeak eta Andeak ezagutzera jo zuten. Andeetan bertan, Erandioko beste lagun batzuekaz batera, hainbat igo gabeko 5000m-ko mendiak igo zituzten. Bi zortzimilako mendiak igota ditu Koldok, Cho Oyu, Nepalen eta Broad Peak, Pakistanen. Aurtengo udan, Kharut II mendia eskalatzea lortu zuten, bide berri batetik eta modu alpinoan, mundu mailan punta horren lehenengo igoera izanik. Filma honen bidez, Vicentek eta Koldok bidaia horretan izandako bizipenak ikusgai izango dira baita mendiaren eskaladaren irudiak ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!