Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eragile sozial eta sindikatuekin batera, bidezkoagoa den mundu berri bat amestera gonbidatzen du euskal jendartea, herritar guztiok interpelatzen gaituen greba orokor honen bidez.
Greba feminista orokorrak hasiera ematen dio eraldaketa sozialeko prozesu bati, feminismoak justizia sozial globalerako tresna gisa duen gaitasuna agerian geratuz. Izan ere, gure helburua ez da Euskal Herria azaroaren 30ean erabat gelditzea bakarrik, baizik eta urrunago goaz eta sistema patriarkala, koloniala, kapitalista eta bidegabe hau zalantzan jarri nahi dugu, zainketarako sistema duina eta publikoa elkarrekin eraikiz.
Greba antolakuntzaren prozesuak aukera ematen digu, halaber, espazio komunitarioak trinkotatzeko, Erandioko emakume eta herritar moduan elkar ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko zaintzale eta militante feminista garen heinean.
Eraiki nahi dugun munduaren antzeko aktibismo komunitarioa ospatzen dugu, guztion artean bizitzak erdigunean jarriz.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.