Kanpaina hori dela eta, Erandioko Udalak herritarren lankidetza eskatu du, eta, horretarako, zaborrak ezarritako tokian, edukiontziak erabiliz, eta dagokion ordutegian ateratzeko eskatu dute. Horrez gain, kaleko animaliei janaria uzten dieten pertsonak salatzea ere eskatu du Udalak, arrazoituz jakiak animalia horiek erakartzen dituztela eta ugaltzen laguntzen dietela.
Azkenik, arratoiak ikusten dituzten herritarrei horien berri emateko 944 890 133 telefono-zenbakira deitzeko edo osasun@erandio.eus helbidera mezu bat bidaltzeko ere eskatu dute.