Dudu Ouchen izango da jaialdia irekitzeaz arduratuko den taldea. Horien ostean, jaialdia parte hartuko dute Band-idos, Bandazo, Ectoplasmas, Muble Kilombo, Último Enemigo, Trim, Bajo Axpe, Papiro Blues, Memphis Belle, Kernhell, El Vuelo del Pikaro, Chicos de Barrio eta Sabotaje taldeek. Guztira, 12 orduko jaialdia izango da eta sarrera doakoa izango da.
Elkarteko kideek adierazi dutenez, "jaialdi hau udalerriko urteko kultura-mugarrietako bat da, eta protagonismorik eta duintasunik handiena eman behar zaie tokiko musikariek dituzten taldeei, askotan zaila izaten baita ezagutzera ematea".