Udal-iturriek jakitera eman dutenez, erasoa aurreko azaroaren 14an izan zen. Gertaera gaitzesteko, Erandioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur, azaroak 17, 18:00etan, Altzagako metro-geltokian. Era berean, Udalak erasoa arbuiatzeko adierazpen publikoa ere egin du, biktimari elkartasuna adierazteko eta zera azpimarratzeko: "Indarkeria matxista ez da eremu pribatuko arazoa; gizartearen arazoa da, arazo estrukturala eta kolektiboa, guztiona".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!