Altzaga eta Astrabuduko merkatarien elkarteakaz batera, Erandioko Udalak Erandio! Bonoa 2023 kanpaina abiatu du gaurtik abenduaren 31ra bitartean, edo bonuak bukatu arte.
Bonuak, hurrenez hurren, 2,5 eta 5 euroko deskontua emango dute, 10 eta 20 euroko gutxieneko erosketetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, bonuak ez dira erosi behar izango, ordaintzeko momentuan eskatzen dira kanpainagaz bat egin dute dendetako edozeinetan. 16 urtetik gorako herritarrek gehienez hiru bonu erabili ahal izango ditu gehienez, erosketa bakarrean edo hainbat erosketetan. Halaber, dendek www.erandiobonoa.eus plataforman sartu beharko dute dute kontsumitzailearen NAN zenbakia, erosketa-tiketaren kopiagaz batera.
Kanpainara Erandioko 100 establezimendu bat dira, ile-apaindegietatik, harategi, edo arropa-dendetara. Honako lotura honetan ikusi daitezke ekimenagaz bat egin duten negozioen zerrenda.