Martxoaren Zortziak aldarrikapenerako eguna dela azaldu dute Lutxana Arraun Elkarteko kideek, "emakume kirolariak ikusarazteko eguna", hain zuzen ere. Gainera, jardunaldia azaroaren 25aren ostean egin zuten, eta Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren leloagaz ere bat egin egin zuten bertaratutakoek.
Ekimenean adin eta talde askotako arraunlariek parte hartu zuten itsasadarrean egin zuten batelen estropadan. Zehazki, Lutxana Arraun Elkartea, Arkote Arraun Taldea, Mundakako Arraun Taldea, Santurtziko Itsasoko Ama Taldea, Portugalete San Nicolas Arraun Taldea, Deustu Arraun Taldea, Ondarroa Arraun Elkartea, Getxo Arraun Taldea eta Castreña Arraun Taldeko kideek parte hartu zuten, besteak beste.
Horiez gain, aurten egin duten seigarren edizioan Getxoko Kayaka taldeko arraunlariek ere parte hartu zuten. Gure artean ezohikoa den arraun mota horretan, Dragon Boat izeneko batelak dragoi baten burua du aurreko aldean, eta arraunlarietako batzuk minbizitik bizirik atera diren emakumeak dira.
Argazkiak Lutxana Arraun Elkarteak emandakoak dira.