Erandioko tabernetan ordutegi berezia ezarri dute Gabonetan

Ander Zarraga 2023ko abe. 15a, 14:10

Gabonak direla eta, Erandioko Udalak ostalaritza-establezimenduetarako ordutegia aldatu du abenduan eta urtarrilean. Hala, bariku, zapatu eta jaiegunetan, tabernek beranduago ixteko aukera izango dute.

Zehazki, neurriak 2023ko abenduaren 15, 16, 22, 23, 24, 29, 30 eta 31n eta 2024ko urtarrilaren 5ean izango du eragina. Hala, 1. taldeko negozioek 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute, 2. taldekoek 04:30ak arte eta 3. taldekoek 06:00ak arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun