EGITARAUA

Olentzerok eta Mari Domingik Erandioko auzoak bisitatuko dituzte aste-akabuan

Ander Zarraga 2023ko abe. 19a, 09:51

Erandiogoikoan Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 23an egingo dute kalejira.

Gabonetako bikote maitatuenak eta euren astoak lanez gainezko arituko dira aste-akabuan, besteak beste, Erandioko auzoetan kalejirak egingo baitituzte. Baina ez hori bakarrik Gabonak ospatzeko beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte herriko elkarteek. 

Egitaraua:

Abenduak 22, barikua

  • 18:30ean, Gabon Kanta, Trabudu Dantza taldearen erakustaldia, Mendiguren plazatik aterata. 

Abenduak 23, zapatua

  • 18:30ean, Erandiogoikoko Olentzero eta Mari Domingiren kalejira eta photocall, Goi-Alde Dantza Taldeak antolatuta. Ibilbidea: Andra Mari eliza, San Jose egoitza, San Jose auzoa, Mentxakena, Ibañez, Elexalde eta Euskadi plaza.
  • 20:00etan, Xaibor, Euskadi plazan.
  • 19:00etan, Gabonetako kontzertua, Altzaga abesbatzaren eskutik, Merkatu Zaharrean.

Abenduak 24, domeka

  • 10:00etan, Xake Txapelketa, S.P. Erandiok antolatuta, Astrabuduko anbulategi zaharrean.
  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrera Merkatu Zaharrean, Gautxoriak, Uztargi Dantzari Taldeak, Erandioko Kantagunek eta Txioberrik antolatuta. 
  • 18:45ean, kalejira Altzagako kaleetatik. Ibilbidea: Merkatu Zaharra, Legazpi, Anton Trueba, Gernika, Txinboak, Obieta, Nafarroa, Benjamin anaia, Ibarrondo, Ibarra, Obieta, Metro-geltokia, Jado, Ibarra eta Irailaren 23a plazan bukatu.
  • 19:45ean, antzerkia, Irailaren 23a plazan.
  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria Astrabuduako Ignacio Aldekoa ikastetxean. Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea; laguntzailea: Iparraize Txistulari Taldea.
  • 18:30ean, dantzak, txistulariak eta albokak, Mendiguren plazan.
  • Arriagan, Faoetan eta Lutxanan ere egun honetan egingo dituzte Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak. 

Abenduak 26, 27, 28, 29 eta 30

  • 11:00-14:00 eta 16:00-19:00, Gabonetako umeentzako parkea, Altzagako kiroldegian.

Abenduak 28, eguena

  • Goizean Txikien txanda: jolasak, aurpegiak margotzea, mozorroak, photocall... Altzagako kiroldegia.

Abenduak 31, domeka

  • 12:00etan, San Silvestre lasterketa, Irailaren 23a plazatik hasita.

Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5

  • 11:00-14:00 eta 16:00-19:00, Gabonetako umeentzako parkea, Astrabuduko kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun