Urtea agurtzeko bertso-jira Sagarrondo tabernan hasiko dutela iragarri dute Berbotsekoek, "urteetako laguntza eta jarrera bikaina aitortzeko". Aldiz, azken agurra La Plaza tabernan egingo dute.
Barikuan, abenduak 22, Altzagako kaleak bertsoz beteko dituzte Berbotsek eta ALBEk antolatutako bertso-jiran. Loizagak eta Gaztelumendik, 19:30ean hasiko dute saioa Sagarrondo tabernatik, eta giroa are gehiago alaitzeko, Kulunkan musika-taldea ere izango dute ondoan.
Urtea agurtzeko bertso-jira Sagarrondo tabernan hasiko dutela iragarri dute Berbotsekoek, "urteetako laguntza eta jarrera bikaina aitortzeko". Aldiz, azken agurra La Plaza tabernan egingo dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!