Jado Ikastexeak Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu du

Ander Zarraga 2023ko abe. 21a, 12:27

Erandioko zentroak Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulua jaso du, zentroko arduradunek azaldu dutenez, "lehiakortasuna hobetzeko jardunbide egokiak eta kudeaketa-tresnak biltzen dituen eredu horren garapenean erakutsitako konpromisoagatik".

Aitorpen hori jaso ahal izateko, zentroko arduradunek azaldu dute Euskalit Eusko Jaurlaritzaren sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzen duen fundazioaren kontraste-froga bat egin behar izan dutela. Azpimarratu dute Euskadiko enpresa-sarean erreferente diren enpresek parte hartzen dutela patronatu horretan, besteak beste, ITP Aero, Kutxabank, Petronor, Siemens-Gamesa, Euskaltel eta Bahía de Bizkaia Gas-BBG enpresek.

Gaineratu dutenez, onespen hori aurreko EFQM eredua finkatu ondoren jaso dute, beraz, beste urrats bat da zentroak diseinatutako estrategian. "Epe laburrean, Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren araberako ebaluazio-prozesu berri bati ekingo diogu", aurreratu dute.

Estrategia horren helburua da ikastetxearen kudeaketa hobetzea, eta, horretarako, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragina duten sei esparrutan indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatu dituzte. Hauek dira finkatu dituzten helburu estrategikoak: epe luzerako estrategia definitzea, antolamendua bezeroengana bideratzea, proiektu partekatu bateko kide izatearen sentimendua sortzea, gizartearen garapen iraunkorra sustatzea, eta berrikuntzan eta interes-taldeentzako emaitza onak lortzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun