Erandion dena daukate prest Errege Magoei harrera egiteko

Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 17:39

Barikuan, Errege Magoak ez dira Erandioz ahaztuko eta ilusioa banatzera joango dira Astrabuduara eta Altzagara; 18:00etan eta 18:30ean hasiko dituzte kalejirak, hurrenez hurren.

Batetik, 18:00etan, Gizarte Unamaz Alkartuak antolatutako ekialdeko hiru pertsonaien etorrera Axpeko ontziralekuan hasiko da, Errege Magoak itsasontziz helduko baitira Astrabuduara, gero, auzoko kaleetatik elizaraino joateko. Arkupean, umeei harrera egingo diete eta bertaratzen direnek txokolatada eta Gabonetako kontzertua izango dituzte.

Horrez gain, Altzagako Jado ikastetxeak antolatuko duen kabalgatak ohiko ibilbidea izango du Altzagako kaleetatik, 18:30etik aurrera. Jadon bertan bukatuko dute, umeek euren gutunak eman ahal izateko eta parte hartzaileentzako txokolatea ere egongo da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun