Mehatxu faxistak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute dozenaka herritarrek Erandion

Ander Zarraga 2024ko urt. 13a, 11:09

Faxisten gorroto eta biolentziak Erandion tokirik ez duela aldarrikatu zuten atzo hainbat erandioztarrek. IKER JALON

Azken asteotako Erandion eman diren mehatxu, irain eta pintaketa faxistak salatzeko hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo Altzagan. Azpimarratu zutenez, "haien gorroto eta biolentzia ez ditugu gure artean nahi", eta faxismoa gaitzesteko "tinko borrokan" jarraitzeko aldarria egin zuten.

Aurreko abenduan, Noviembre Nacional zein Hacer Nación mugimendu faxistek izenpetutako hainbat pintada faxista egin zituzten Erandioko kaleetan. Horiek azaldu eta ordu gutxitara ezabatu zituzten, baina azken asteotan sare sozialetatik zabaldutako bideo batean faxista batek hainbat mehatxu eta irain oso larriak jaurti ditu erandioztarren aurka. Horren aurrean, atzo, hainbat erandioztarrek adierazi zuten faxismoaren indarkeriak, gorrotoak, homofobiak eta arrazakeriak ez duela lekurik, "ez Erandion, ez inon".  

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun