Erandioko Berbalagunen izena emateko epea zabalik dago

Ander Zarraga 2024ko urt. 26a, 11:10

Euskara gehiago erabili, hizkuntzaren ezagutza areagotu edo euskarazko harremanak egin gura dituzten erandioztarrek izena eman dezakete Berbotsek antolatzen dituen Mintzapraktiketan. Lagun artean edo familiagaz egin daitezkeen saioek euskarazko komunitatea saretzeko "esperientzia anitzak" eskaintzen ditu duela 30 urtetik, eta ikasturte berriaren hasieragaz mintzapraktika berri batean murgilduko dira.

Erandioko Berbalagunean parte hartzeko izen-ematea lotura honen bitartez egin daiteke

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun