Erandioko auzo nagusietan egingo dituzten lehiaketetan izen-ematea otsailaren 10ean bertan izango da, lehiaketaren aurretik, eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute horietan; izan ere, umeentzako zein helduentzako kategoriak egongo dira, banaka zein taldeka. Umeen kategoria 14 urtetik beherakoentzat izango da, adin horretatik gorakoak helduen kategorian sartuko baitira. Hala ere, umeek eta helduek osatutako talde mistoak ere egon daitezke, baina horiek helduen artean lehiatuko dira.
Epaimahaiak mozorroaren originaltasuna eta taldekideen parte-hartzea baloratuko ditu. Umeen banakako zein taldeko kategoriako saridunentzako hiru sari egongo dira: opariak eta merienda. Aldiz, helduen artean dirusariak banatuko dituzte: 50, 100 eta 150 euroko sariak banakakoentzat eta 100, 200 eta 300 euro talderik onenentzat.
Programazioa:
Altzaga, Irailaren 23a plazan
Gaia: marrazki bizidunak
Otsailak 9, barikua
- 18:30 Mozorro lehiaketa. Irailaren 23a plazan.
- 18:30 Kalejira Euskal Herriko inauteriak, Uztargi.
- 19:30 Eingo dantza plaza.
- 22:00 Folk kontzertua: Gorrondatxe - TRACK 1. Merkatu zaharrean
Otsailak 10, zapatua
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
- 12:30-14:00 Animazio musikala. Metro-geltokia, Irailaren 23a plaza-Jado-Obieta
- 16:00-19:00 Boliviako inauterien ikuskizuna: Mil colores de mi tierra. Asociacion boliviana, Santi Brouard, metro-geltokian. Euria bada Altzagako kiroldegian.
- 16:30-17:30 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (haurrak).
- 18:00-19:30 Inauterietako lehiaketa (haurrak). Gaia: marrazki bizidunak.
- 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (helduak).
- 19:30-21:00 Inauterietako lehiaketa (helduak). Gaia: marrazki bizidunak.
- 22:00 Animazio musikala. Metro-geltokia, Irailaren 23a plaza, Jado eta Obieta kaleak.
Astrabudua, Mendiguren plazan
Otsailak 9, barikua
- 19:30 Kalejira. Josu Murueta plazatik
- 20:00 Dantzxori, Trabudu dantzari taldeak Txoriek gure auzoko kaleak kolorez, musikaz eta dantza-urratsez beteko dituzte. Kalejiraren ondoren, dantzariaren indarragaz eta inauterien magiagaz bat egingo dute, druidak eta sorginekin, eta iluntasuna gainditzen saiatuko dira.
- 22:00 Erromeria: Akerbeltz.
Otsailak 10, zapatua
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
- 12:00 Txorizoa. Radio Club Takolosen eskutik.
- 12:30 Astrabuduko Kantagunea.
- 16:30-17:30 Inauterietako mozorro-lehiaketarako izen-ematea (haurrak).
- 18:00-19:30 Inauterietako lehiaketa (haurrak). Gaia: marrazki bizidunak.
- 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (helduak).
- 19:30-21:00 Inauterietako lehiaketa (helduak). Gaia: marrazki bizidunak.
- 22:00 Animazio musikala. Josu Murueta-Trabudu-Mendiguren.
Erandiogoikoa, Euskadi plazan
Otsailak 9, barikua
- 18:00 Dantzaldia umeentzat.
- 20:00 Batukada, Auzokoa Herrikoi Elkartearen eskutik.
Otsailak 10, zapatua
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Tailerrak, jolasak, puzgarriak.
- 12:30-14:00 Animazio musikala. Auzo-elkarteko trikitilari eta panderojoleen eskutik.
- 12:30 Buruhandiak., Auzokoa Herrikoi Elkartearen eskutik.
- 18:00-19:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea.
- 19:30-21:30 Inauterietako lehiaketa. Gaia: marrazki bizidunak.
- 19:00 Lantzeko inauteriak, Goi-Alde Dantza Taldearen eskutik.
- 22:00 Erromeria: Triskele.