Biktimak salaketa jarri eta Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu zuen erasoaren ustezko egilea bere etxebizitzan. Atxilotua epailearen esku utzi zuten Durangoko guardiako jarduneko epaitegi batean. Deklarazioa hartu ostean, epaileak inputatua aske uztea erabaki zuen, epaiketaren zain, Segurtasun Sailak adierazi duenez.