Azpimarratu dutenez, "erabiltzaileek azken belaunaldiko ekipamendua izango dute datozen lau urteetarako"; izan ere, epe horretarako sinatu dute kontratu berria, eta horri esker makinen mantentze-lanak, laguntza teknikoa, eta entrenamenduak kudeatzeko softwarea ere eskainiko ahalko dute.
Horrelako aldaketa esanguratsuak izango dituen hurrengo kiroldegia Altzagakoa izango da, otsailaren 7an berrikuntza-lanetarako itxi baitute bertako gimnasioa.