Erandion, Altzagako hainbat kaletatik sartu da itsasadarreko ura eta BI-711 errepidean ere eragozpenak sortu ditu trafikoan. Larrialdi zerbitzuek eta herritarrek kutxatilak zabaldu behar izan dituzte ura etxabeetara sartzea galarazteko.
Leioan ere arazoak egon dira, besteak beste Udondon. Daborduko egoera normaltasunera bueltatu da itsasbeheragaz urek atzera egin dutenean.
๐ก ITSASGORAREN GORABEHERAK
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) February 12, 2024
๐ Hainbat gainezkatze izan dira:
๐ Erandion eta Zorrotzaurren (#Bilbo), atari batzuetan gainezka egin dute
๐#Ondarroa-n arazoak izan dira merkatuaren inguruan
๐ GI-3161 errepidean, #Aia eta #Orio aldean
๐ #Leioa-ko Udondo auzoan pic.twitter.com/uNzUqByhC0