Faoeta auzoko San Bernabe baseliza eraberrituko dute

Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 09:19

Baselizaren inguruan San Bernabe festa ospatzen dute uztailaren 11n. © ERANDIOKO UDALA

Herriko ondare historikoa kontserbatzeko, mantentzeko eta birgaitzeko lanakaz jarraitzen du Erandioko Udalak, eta bere hurrengo urratsa Faoeta auzoko San Bernabe baseliza berritzea izango dela iragarri dute. 

Udaleko iturriek azaldu dutenez, 55.000 euro gehi BEZ bideratuko dituzte eraikin horretako estalkia egokitzeko. XVI. mendeko baseliza udalerriko zaharrena da, eta bere jatorrizko izena San Paulorena izan zen. Lanon bitartez, bi isuriko teilatua eta harlangaitzezko hormak ditu.

Lehen karlistaldira arte, baselizan San Bernabe eta San Pauloren estatuak zeuden, baina horiek lapurtu egin zituzten. Halaber, elizak kalte handiak jasan zituen gerra horretan, eta material asko San Paulo gotorlekua eraikitzeko erabili zituzten, auzo horretako muinoaren goialdean.

Erandioko ermita hori udalerrian garrantzi gehien izan zuena, eta Andra Mari elizaren ondoko parrokia izatera iritsi zen. 1667az geroztik, gutxienez, konponketa ugari egin zaizkio, eta horietarako 193 erreal zenbatu zituzten kanpandorrea konpontzeko eta kanpai berriak jartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun