Gaur egun, geraleku horretan ez dago inolako aterperik eta Bizkaibuseko edo Udaleko autobus-zerbitzuaren erabiltzaileek eta eskolara autobusean doazen umeek ez dute aterperik euria egiten duen egunetarako.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, markesina hori jartzeko lehen harremanak 2023ko maiatzean hasi zituzten, eta Bizkaibusen erantzun positiboa 2023ko urrian iritsi zitzaien. Azaldu dutenez, azpiegitura hori 2023ko abenduan finkatzea aurreikusi zuten, baina zenbait erabaki teknikok hori atzeratu egin dute, eta azkenean, martxoan jarriko dute.
Iragarri dutenez, markesina berria modernoa eta handia izango da, eta bere diseinua Bizkaibusek kudeatzen duen Garraio, Mugikortasun eta Turismo Departamentuak onartutako ereduaren araberakoa izango da.