#0KM - Berton bertokoa

Igor Moreno: "Gama altuko errepideko eta mendiko bizikletak konpontzen ditut"

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 13a, 13:16

30 urte ditu Altzaga Zikloak negozioak.

Erandioko itsasadarraren parean kokatuta dago Altzaga Zikloak. 30 urte dituen negozioa da, eta nahiz eta hasieran denda-tailer gisa funtzionatu, egun, bizikletak konpontzeko tailerra da gehienbat. Igor Moreno dago negozioaren buru, eta bera baino lehen, bere aita. Uribe Kostako bezeroei dagokionez, beti ezberdinak direla dio, bere denda "apur bat espezializatua" delako. Halaber, ahal duen guztietan euskaraz egiten du harremana haiekaz.

Hasieran, Bilbon zuten kokatuta denda-tailerra. Hiriburuagaz alderatuta, Uribe Kostan txirrindulari ezberdinak daudela hausnartu du Morenok: "Bilbotarrek lanera joateko edota hiritik ibiltzeko erabiltzen dute bizikleta. Uribe Kostan, aldiz, ariketa fisikoa egiteko erabiltzen dute. Desplazamenduko txirrindularitza ez da eskualdera heldu, ez ditugulako ia bidegorritik". Era berean, ez du uste bezero herrikoiak dituenik, izan ere, bere lana "apur bat espezializatua" dela uste du.

Nahiz eta hasieran salmentara bideratuta zegon bere negozioa, egun bizikletak konpontzen ditu gehienbat: "Batez ere, errepideko eta mendiko bizikletak konpontzen ditut, gama altukoak. Hala ere, beste lan batzuk ere egiten ditut, hala nola umeen edota herritarren eguneroko bizikletak konpontzen ditut". Uste du horrek egiten duela Altzaga Zikloak berezi: "Beste tailer batzuakaz alderatuta, gu konponketetan zentratzen gara, salmenta bigarren maila batera utziz, izan ere, txikia eta oso espezializatua da".

Gainera, Moreno euskalduna da eta dendara sartzen diren bezeroakaz ahalegintzen da harremana bertatik eraikitzen: "Euskaraz egiten badidate, horrelakoa da harremana, euskalduna".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun