Hiru ordu inguruko iraupena izango duen saioan Erandioko hezegune horretan bizi diren hainbat hegaztiei buruz gehiago jakiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horretan, eraztunketa estazio-zientifiko baten funtzionamendua bertatik bertara ezagutu ahal izango dute, eraztunketa hori nola egiten den ikasiko dute, eta hegaztiei buruzko hainbat datu ere jasoko dituzte.