Erandio zurigorriz jantziko da Kopako finalerako

Ander Zarraga 2024ko martxoaren 27a

Zaleak Athleticeko partidu bat jarraitzen kalean. © GETXOKO UDALA

Altzagan eta Astrabuduan egitarau oparoa prestatuko dute apirilaren 6an Athleticek jokatuko duen Errege Kopako finalerako. Egun horretan, musika, herri-bazkaria, eta hainbat ekintza izango dituzte partiduaren aurretik. Gainera, norgehiagoka Irailaren 23a eta Josu Murueta plazetan jarriko dituzten pantaila erraldoietan jarraitu ahalko da. 

Egitaraua:

Altzagan

  • 12:30 Bandera erraldoiaren igoera, Athleticek ereserkia eta baloien askatzea, Irailaren 23a plazan.
  • 13:30 Supertrainera eta ergometroak, Obieta kalean.
  • 14:30 Herri-bazkaria, plazan eta Obieta eta Jado kaleetan.
  • 17:30 Tailerrak eta photocall, mural erraldoia, kilikiak, kamiseten zozkatzea...
  • 21:00 Kahoot sariakaz eta Sevillagaz konexioa, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00 Partiduaren hasiera Irailaren 23a plazan jarriko duten pantaila erraldoian.

Antolatzaileak: Erandioko Merkatari Elkartuak, Lutxana Arraun Taldea, Gautxoriak eta Erandioko Udala.

Astrabuduan

  • 13:00 Photocall, Josu Murueta plazan.
  • 19:00 Zuzeneko musika: Manolenta.
  • 21:15 Iberikoen eta Athleticeko kamiseten zozketa.
  • 22:00 Futbol partida.

Antolatzaileak Radio Club Takolos, Herri babesa.