LAB sindikatuaren 50. urtemuga ospatzeko manifestazioa egingo dute zapatuan, Erandion

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 26a, 11:16

50. urteurrena ospatzeko ekitaldia, Bilbon. © LAB SINDIKATUA

Mende erdi igaro da LAB sindikatua sortu zenetik eta, 50. urtemuga hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egiten ari dira egunotan eskualdean. Ildo horretan, hurrengo hitzordua bihar, zapatuan, izango da, Erandion egingo duten mobilizazioagaz. 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Altzagako metrotik, eta, ondoren, ekitaldia egingo dute.

1974an sortu zuten LAB sindikatua, eta, 50 urteotan, Euskal Herri sozialista eta feminista baten bidean, milaka ekintza egin dituzte, baita Uribe Kostan ere. Urtemuga horren ildotik, "enborra sendo eta adarrak zabalduz" heldu direla azpimarratu dute sindikatuko kideek, "indartsu, umiltasunez eta kementsu, euskal langileak antolatuz eta sindikatua langileon tresna bilakatuz lan eta bizi baldintza duinen barrikadan".

50 urtez eskumaldeko hainbat urtetako langileen borroken ondorioa direla azpimarratu du LAB sindikatuak, eta hori ere ospatu behar dela: "Horregatik, urteurrena ospatzeko hainbat ekimen egin ditugu". Joan den apirilaren 19an, Mungian egin zuten lehenengo hitzordua, urtemugaren dokumentala eta solasaldiagaz; apirilaren 25ean, Ernairen gazte-solasaldia egin zuten eta, bihar, zapatuan, eskualdeko manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun