Aurtengo edizioa berritasunakaz etorriko da gainera, jardunaldi horretan auzoko emakume adindunek duela hilabete batzuk hasitako Bizipenak izeneko ahalduntze prozesua partekatuko dutelako erakusketa eta bideo baten bidez. Horrez gain, Erandion elkarregaz bizi diren kulturak hobeto ezagutzeko dinamikak ere egingo dituzte arratsaldean zehar.
Ekitaldian parte hartzeko, banaka zein taldeka, aldez aurretik izena eman eta prestatuko den errezeta adierazi beharko da. Horretarako, 944 890 240 telefonora deitu edo idatzi berdintasuna@erandio.eus helbidera.