Bariku goizaldeko 12:30ak aldera, poliziaren eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu zuten Erandion, Lutxana auzoan, bi pertsonak herritar bati eraso egin eta zauritu omen zutelako. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, inguruan zaintza-lanetan ari zen polizia-patruila bat hurbildu zen adierazitako lekura, eta biktima aurkitu zuten bertan. Gizonak hanka bat odoletan zuen eta hainbat kolpe zituen, beraz, ospitalera eraman behar izan zuten.
Biktimak agenteei adierazi zienez, lesioak bi gaztek eragin zizkioten, borrokan ari zirela, mailu bategaz jo eta arma zuri bategaz zauria egin baitzioten izterrean.
Ustezko erasotzaileak denbora gutxira aurkitu zituzten inguruan, eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, Ertzaintzako agenteek horiek atxilotu zituzten. Bi atxilotuak polizia-egoitzara beharrezko izapideak egitera eraman eta gero, agintari judizialaren eskuetan jarriko zituzten.