"Sahara, herri bat erresistentzian" liburua aurkeztuko dute bihar Erandion

Ander Zarraga 2024ko mai. 13a, 09:35

Maiatzaren 14an, martitzena, Kristina Berasain Tristanek Mendebaldeko Sahararen inguruan idatzi duen liburua aurkeztuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da Altzagako Merkatu Zaharrean, eta beragaz batera izango dira Fatma Galia, Fatma Labyad ekintzaile sahararrak eta Gorrondatxe taldea.

Track Uno kultur elkarteak eta Sahararen aldeko Nishma elkarteak antolatutako ekimen honetan ahaztutako gatazka honen berri emango du idazle nafarrak. Berak idatzitako liburua kazetaritza kronika bat da herri horren inguruko borroka kontatzen duena, sahararren kontakizunakaz eta lekukotzakaz.

Puede ser una imagen de ‎una persona y ‎texto que dice "‎LIBURU AURKEZPENA PRESENTACION DE LIBRO SAHARA HERRI BAT ERRESISTENTZIAN KRISTINA BERASAINTRISTAN BERASAIN aleka Maiatzak Maiatzak14,asteartea 14, asteartea 14 de mayo, mayo,marte martes 19:00- Merkatı 19:00-MerkatuZaharra Zaharr ANTOLATZAILEAK ANTOLATZAILEAK-ORGANIZADORES ORGANIZADORES SAHALA اسنام TRACK UN UNO PARTE HARTZAILEAK Fatma Galia Fatma Labyad Gorrondatxe KOLABDORAIZALEAK-COLABORADORES KOLABORATZAILEAK- OLABORADORES SUEBUL-EES berria elkar Jakin Ientkdiosbedo 普質笔‎"‎‎

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun