Aurten, Gorpuzti jaiak maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean ospatuko dituzte Erandiogoikoan. Gainera, auzoko jai ospetsuenak berritasun bat ere izango du, motorrak berotzeko, maiatzaren 25ean, «Prejaiak» ospatuko baitituzte.
Egun horretan, 13:00etan jarri dute hitzordua, trikipoteoagaz herria girotzeko, eta 15:00etan herri-bazkaria egingo dute Goikolanda plazan. Victor harategiaren eskutik prestatuko duten menua dastatzeko izen-ematea 647 048 007 telefono-zenbakira idatziz egin beharko da, maiatzaren 21a baino lehen.
Azkenik, maiatzaren 30ean auzoko jaiei helduko diete, eguenetik domekara egingo dituzten jarduerakaz: dantzak, herri-afaria, umeentzako jolasak, azoka... Horregaz batera, kontzertuak ere izango dira, noski: barikuan, Berba Labanakaz, Chuleria Joder! taldeak eta Zirkinik bez erromeria arituko dira: aldiz, zapatuan, Mrs Clans taldea eta Lehian erromeria taldeen txanda izango da.
Egitaraua:
Maiatzak 25, zapatua
- 13:00 Trikipoteoa herriko gazteakaz.
- 15:00 Kuadrillen bazkaria, Goikolanda plazan.
- 12:30 Aurreskua eta luntxa herriko nagusientzat.
- 19:30 Txupinazoa.
- 21:00 Herri afaria.
- 23:00 Iratzar erromeria.
Maiatzak 31, barikua
- 18:00 Olgetan Solas, familia arteko jolasak.
- 18:30 Trikipoteoa.
- 20:00 Goi-Alde dantza taldearen erakustaldia.
- 22:00 Kontzertuak: Berba Labanakaz eta Chuleria Joder! Zirkinik bez erromeria.
Ekainak 1, zapatua
- 10:30 Artisau azoka.
- 12:00 Txistulariak.
- 11:00 Herri azoka.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 17:30 Bazkalostea Hots taldeagaz.
- 21:00 Txitxi-burruntzi.
- 23:00 Mrs Clans kontzertua. Lehian erromeria.
Ekainak 2, domeka
- 12:00 Udal Banda, elizan.
- 12:30 Goi-Alde txikiak.
- 13:00 Lagun Taldea Abesbatza.
- 15:00 Tortilla lehiaketa.
- 17:30 Kontzertua.
- 18:00 Apar jaia.
- 20:00 Jaien amaiera.