Bitartean, aparkalekua erabat amaitzeko, hesia jartzeko lanak ari dira egiten, horretarako materiala aste honetan bertan heldu baita, eta baldintza klimatologikoek aukera ematen dutenean bukatuko dituzte lanak.
Daborduko bukatu dituzte Tartanga inguruan, kiroldegi ondoan, zorua berdintzeko eta aparkalekuak adierazteko lerro berriak margotzeko lanak. Erandioko Udalak jakitera eman duenez, guztira 125 aparkaleku berri prestatu dituzte, horietako 10 luzera handiko ibilgailuak aparkatzeko.
Bitartean, aparkalekua erabat amaitzeko, hesia jartzeko lanak ari dira egiten, horretarako materiala aste honetan bertan heldu baita, eta baldintza klimatologikoek aukera ematen dutenean bukatuko dituzte lanak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!