Betiko Ikastolako DBHko 2. Mailako ikasleek diseinatutako kartelak irabazi du Leioako Udalak bere Berdintasun arloaren bitartez antolatutako sexu-erasoen eta eraso sexisten aurkako ikastetxeen VIII. Kartel Lehiaketa. Hala, Udalak datozen asteetan ezagutzera emango duen 2024ko "Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria" kanpainaren irudia izango da.
Kartel irabazleak "Hemen Beldur Gabeko Begirada" leloa darabil, eta aurpegiaren goiko aldekoan darama irudia, begiei protagonismo osoa emanez.