Ekaina musikaren hilabetea izango da Erandion

Ander Zarraga 2024ko mai. 28a, 12:12

Marmara Marching Band taldeak abiatuko du egitaraua zapatuan, ekainaren 1ean, Astrabuduan. © MARMARA

Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.

Egitaraua:

  • Ekainak 1, zapatua, 19:00etan: Marmara Marching Band, La Kontra eta Gorrondatxe, Astrabuduan.
  • Ekainak 2, domeka, 13:00etan: Erandioko banda, Erandiogoikoan.
  • Ekainak 7, barikua, 19:00etan: Krusak, Bandazo eta Malatesta, Astrabuduan.
  • Ekainak 9, domeka, 12:30ean: Bostak eta Laurenak, Ectoplasmas eta Ultimo Enemigo, Astrabuduan.
  • Ekainak 9, domeka, 17:30ean: Triskele, Faoetan.
  • Ekainak 14, barikua, 19:00etan, Urban Tones, Jonathan Arias eta Tierra kritikal, Altzagan.
  • Ekainak 15, zapatua, 22:00etan: Akainak, Martiartun.
  • Ekainak 22, zapatua, 19:00etan: Winnie and the Pumpkins, Altzagan.
  • Ekainak 22, zapatua, 19:00etan: El Vuelo del Pikaro eta Papiro Blues, Altzagan.
  • Ekainak 23, domeka, 12:30ean: Scratif eta Cotton Blues, Astrabuduan.
  • Ekainak 28, barikua, 19:00etan: Chicos de Barrio, Bandidos eta Kernhell, Altzagan.
  • Ekainak 29, zapatua, 19:00etan: Tizona, Bajo Axpe eta Divina Condena, Astrabuduan.   
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun