Egitarauak

Erandion ere suaren inguruan elkartuko dira udari ongietorria egiteko

Ander Zarraga 2024ko eka. 20a, 14:39

Auzo bakoitzeko elkarteak arduratuko dira San Juan bezperako ospakizuna antolatzeaz.

Domekan, San Juan bezperan, sutzarrak piztuko dituzte udaberriari agur esan eta udari ongietorria egiteko. Erandioko auzoetan ere ez dira faltako elkarteek antolatuko dituzten ekintzak; izan ere, daborduko prest dituzte gau magiko horretarako egitaraua.

Egitaraua:

Astrabuduan, Anbulategi ondoko plazan.
Antolatzailea: Gizarte Unamaz Alkartuak.

  • 18:30 Jolasak eta tailerrak.
  • 20:00 Ipuin kontalaria.
  • 21:00 Txokolatada.
  • 22:00 Sua, euskal dantzak eta txistulariak
  • Bukatzeko txistorra denontzako.

Erandiogoikoan, Jaien plazan.
Antolatzailea: Auzokoa Herrikoia Elkartea.

  • 20:00 Tailerrak, bingoa, sua, txokolatada, azken traka.

Altzagan.
Antolatzaileak: Gautxoriak, Uztargi Dantzari Taldea.

  • 18:30 Kalejira Irailaren 23a plazatik Tartangaraino.
  • 21:30 Sua pizte ekitaldia.

Arriagan.
Antolatzaileak: Arriostarrak Kultur Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun