San Bernabe baseliza Erandioko zaharrena da, baina bere jatorrizko izena San Paulorena izan zen, horregatik ere esaten zaio San Pauloko baseliza. Estilo herrikoiko eraikina, XVI. mendekoa da, bi isurkiko teilatua eta harlangaitzezko hormak ditu.
Lehen karlistaldira arte, baselizan San Bernabe eta San Pauloren estatuak zeuden ziren, horiek lapurtuak izan ziren arten. Elizak kalte handiak jasan zituen gerra horretan, eta material asko San Paulo gotorlekua eraikitzera joan ziren, muinoaren goialdean.
Gaur egun, baseliza erabat berrituta dago eta bere inguruan ospatzen dituzte auzoko jaiak edo Berbotsek antolatzen duen Kanpomartxo jaialdia.