Uda Erandion igaro duten ume sahararrak agurtu dituzte

Ander Zarraga 2024ko abu. 28a, 09:58

Ekimena Erandioko Nishma elkarteak garatzen duen harrera-programari esker gauzatu da. © ERANDIOKO UDALA

Udaldia harrera-familiakaz igaro duten umeei harrera egin diete Erandioko udaletxean, beraien herrialdera itzuli aurretik. Ekitaldian, Aitziber Oliban alkateak eskerrak eman dizkie familiei beraien "eskuzabaltasunagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik".

Udalak jakitera eman duenez, harrera-programa horri esker, Sharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren umeek aukera daukate udako hilabeteetan basamortuko baldintza gogorretatik urrun egoteko, beraien elikadura zaintzeko eta osasun-azterketak egiteko, hilabete batzuez beraien egoera hobetzeko.

Era berean, alkateak nabarmendu du familien lankidetza eskuzabala "funtsezkoa" dela Saharako ume horiei udak Euskal Herriko udalerrietan igarotzeko aukera ematen dien programei jarraipena emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun