Aire Garbiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, irailaren 7an, Erandion

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 4a, 13:45

19:00etan, Aire Garbia Gure Herrian kontzertu handia egingo dute.

Airea zainduz osasuna babesten dugu lelopean, zeru urdin baten aldeko ekimena antolatu dute Erandion: irailaren 7an, zapatu honetan, ingurunean aire garbiaren beharra ikusarazteko jarduerak egingo dituzte. Hala, goizeko 12:00etan, Josu Murueta enparantzan elkartuko dira, eta, besteak beste, Trabudu dantzari taldearen eskutik euskal dantzak egingo dituzte, Batukanpa kalejira alaitsuak kaleak piztuko ditu, haurrentzako tailerrak egingo ditu Astrabuduko jai-batzordeak eta photocall bat ere antolatu dute Radio Club Takolosekoek.

Halaber, kutsadurak osasunean eta ingurunean dituen ondorioei buruzko erakusketa ere prestatuko dute eta ikasleek eta helduek egindako marrazki tematikoak ikusgai egongo dira. Kutsadurarik ez komikia ere aurkeztuko dute. 19:00etan, Aire Garbia Gure Herrian kontzertu handia egingo dute.

  • Antolakuntza: Auzokoa Herrikoi Elkartea eta Herri Bideak Kate Barik.
  • Parte hartzaileak: Astrabuduko jai batzordea, Astrabudua Kantetan, Radio Club Takolos eta Trabudu dantzari taldea.
  • Musika: Eist, Memphis Belle, Akainak, Batukanpa eta Ta Laurden taldea.
  • Laguntza: Ekologistak Martxan, Lova Lois eta Hibai Deiedra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun