Erandioko Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak negurako prestatu duen egitarauko eskaintza urrian, azaroan eta abenduaren hasieran garatuko dute. Jarduerak doakoak izango dira, baina horietan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da eta Erandion erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza eskuratzeko. Izen-emateak 944 890 240 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@erandio.eus helbidera idatziz egin beharko dira.
Egitasmoa Erandioko Udaleko Berdintasun Arloak antolatutako proiektua da eta helburua da emakumeen partaidetza soziopolitikoa sustatzea. Horretarako, ahalduntze indibidualeko eta kolektiboko prozesuak baliatzen ditu, beste emakume batzuekaz partekatu ikasi eta aliatuz.