Ezbeharrak ez du auto-ilararik eragin, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak harrapaketa zerk eragin duen ikertzeko prozedura abiatu dute.
Gidari batek gizon bat eta emakume bat harrapatu ditu Erandioko Asua auzoan. Ezbeharra gaur goizeko 06:30ean izan da BI-604 errepidean. Oraingoz, Segurtasun Sailak ez du zauritutakoen egoeraren berri eman.
Ezbeharrak ez du auto-ilararik eragin, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak harrapaketa zerk eragin duen ikertzeko prozedura abiatu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!