Astrabudua ezkontza berezi baterako prestatzen ari da: Mariano Achalandabaso eta Hilaria de Jauregi, auzoko pertsonaia historikoak, Trabudu Dantzari Taldeko bikote batek interpretatuko ditu. Auzoarentzat funtsezko kultur ekitaldi bihurtu den laugarren ospakizuna izango da aste-akabuan egingo dutena. Zapatuan, 11:30etik aurrera, adeitasunez sortutako antzezpen honek, tradizioz beteko du auzoko giroa
Ikerlan zehatz batean oinarritutako birsortze historiko honek Gerra Karlistetan izan ziren benetako ezkontzak hartzen ditu erreferentziatzat. Oraingoan, eztei-segizioa izango da, auzoko kaleetan zehar ibiliko dena eta herri-bazkari handi bategaz amaituko dena. Egunean zehar dantza tradizionalak, umeentzako jolasak eta gaueko erromeria ere izango dira.
Trabudu Dantzari Taldeko antolatzaileek sarritan azpimarratu dutenez, euskal ezkontza ez da ikuskizun bat bakarrik, historia berpizteko eta komunitate loturak sendotzeko modu bat baizik. Taldeak euskal tradizioak bizirik mantentzeagaz konprometitua, 100 dantzari baino gehiago, txikiak barne, bilduko dituen programa prestatu du Astrabuduako kultur ondarea ospatuko duen jardunaldi horretarako.