Irailean, Erandiok dituen premia eta hobekuntza-arlo nagusiak identifikatzeko ardura duen talde eragileagaz berriz ere bilerak egin zirela jakinarazi du Udalak. Gainera, adinekoen elkarteakaz bilerak egiten ari direla adierazi dute, haien egungo eskaerak gertutik ezagutzeko. Herritar guztiei egindako inkestak ere prozesuaren parte dira, eta zuzeneko iritziak eta iradokizunak jasotzeko aukera ematen dute.
Halaber, Udalak prozesuan parte hartzera eta Gizarte Zerbitzuen Arloaren bidez informazio gehiago lortzera animatu ditu herritarrak, ibarrutia@erandio.eus helbidera idatziz edo www.erandio.eus web orria bisitatuz.