Aurten, eskola-lasterketak 500 haur baino gehiago bilduko dituela aurreikusi dute antolatzaileek, eta adinaren eta kategoriaren arabera, 500 eta 2 kilometro arteko distantzia bete beharko dute. Aldiz, proba absolutuak 7 kilometroko zirkuitua izango du, Tartanga kaleko igoera zorrotza barne, eta 300 parte-hartzaile baino gehiago izatea espero dute. Lasterketa familiarrean 750 metroko luzera izango du zirkuituak.
Aurtengo berritasun gisa, ikasleentzako izen-emateak ere online egingo dituzte www.atletaerandio.com webgunearen bidez, bertan baitaude ekitaldiaren xehetasun guztiak. Aurrekoetan bezala, izena emaeta dohainik izango da, baina dohaintzak egin gura dituztenentzako kontu-korronte bat ere jarri dute webgunean.
Urtero legez, helmugan esne eta olio dohaintzak bilduko dira Gurutze Gorriarekin elkarlanean, kirol jardunaldiari ukitu solidarioa emateko.