Rock hotsek Erandio hartuko dute aste-akabuan, Track 1 jaialdiaren itzuleragaz

Ander Zarraga 2024ko aza. 6a, 15:20

Altzagako Merkatu Zaharrean egingo duten jaialdirako sarrera doakoa izango da, azaroaren 8an eta 9an. © TRACK UNO

Jaialdiaren laugarren edizioak izen handiko taldeak eta tokiko talentuak bilduko ditu azaroaren 8an eta 9an. Guztira, 17 talde igoko dira Merkatu Zaharreko oholtza gainera, besteak beste, Txerri Ugerrak, Rise to Fall, Rat-Zinger edo Daisy Cutters.

Track 1 Fest jaialdiaren laugarren edizioa hartzeko prestatzen ari da Erandio. Beste behin, izen bereko kultur elkarteak antolatutako hitzordua indartsu itzuliko da rock musikazaleei energiaz beteriko aste-akabua eskaintzeko. Barikuan, emanaldiak 18:00etan hasiko dira, eta, zapatan, 12:30etatik aurrera jarraituko dute, guztira, 17 talderen kontzertuak eskaintzeko.

Bi egunetan zehar, Ratzinger, Rise to Fall, The Descent, La Kontra, Sabotaje eta Hellmuga taldeen emanaldiakaz, 80ko hamarkadako Pispirutos punk taldearen eta 1997ko Bilbo Hiria lehiaketaren irabazleak izan ziren Daisy Cuttersen kontzertuakaz, izango dira beste askoren artean. Edizio hau rocka maite dutenentzako topagunea izango dela azpimarratu dute antolatzaileek, giro paregabean, merchandising guneagaz eta doako sarregaz.

Puede ser una imagen de una persona y texto

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun