Mareen fluxuaren eraginez, itsasadarretik ura Altzagako kaleetara sartzea eragozteko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uhate elektriko bat, eusteko balbula berri bat eta radar-zunda bat instalatuko ditu Tartanga kalean. Proiektu hau 2011n kolektorearen estankotasuna bermatzeko hasitako azterlan baten emaitza dela azaldu eta "premiazkotzat" jo dute partzuergoko arduradunek, Tartangako inguruan berriki izandako gainezkaldien ondoren, egungo balbularen itxieran izandako arazoengatik.
Proiektuaren memoriak azpimarratzen du azpiegitura hori "ezinbestekoa" dela marearen eragina kontrolatzeko eta ura euri-uren sarera sartzea saihesteko, euri-emaria jasotzeko libre egon beharko bailuke.
Lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren oinezkoen eta bizikletentzako bulebar berriagaz koordinatuko dituzte, eta Metalurgia Marina fabrikaren eta Sun Young saltokiaren arteko korridorearen aurrean egingo dituzte. Obra-lanek aldi baterako murrizketak ekarriko dituzte Lutxana-Altzaga kaleko trafikoan bost astez, gaueko 22:00etatik 06:00etara, eta uhatea eta saneamendu-sarea aldi berean instalatzea ahalbidetuko dute, eguneko zirkulazioa eten gabe.