Segurtasun Sailak azaldu du larrialdi-zerbitzuak berehala bertaratu zirela, eta osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan zutela egin. Istripuaren ondorioz,errei bi itxita egon ziren Bilborako noranzkoan, eta beste bat Asuarantz.
Ezbeharra zapatuan jazo zen, 21:00ak aldera, BI-604 errepidean, Erandio parean. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, biktima Enekuriko gainetik Asuara jaisten ari zela, kontrola galdu eta erdibitzailearen aurka talka egin zuen. Kolpe handiaren ondoren, jaurtikita atera zen, eta erreietan etzanda geratu zen, kontrako noranzkoan.
Segurtasun Sailak azaldu du larrialdi-zerbitzuak berehala bertaratu zirela, eta osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan zutela egin. Istripuaren ondorioz,errei bi itxita egon ziren Bilborako noranzkoan, eta beste bat Asuarantz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!