Zapatu goizaldean, 20 urteko gazte bat atxilotu zuten Erandioko diskoteka batetik gertu, beste gazte bat zaurituta utzi zuen borroka baten ondorioz lesio-delitu bat egitea egotzita. Esku-hartze hori Ertzaintzak eta Erandioko eta Leioako udaltzaingoek gaueko aisialdi-eremuetan istiluak prebenitzeko elkarregaz egiten ari diren prebentzio-dispositiboetako emaitza izan zela azpimarratu dute.
Atxiloketaz gain, segurtasun-operatiboek 22 pertsona identifikatu eta prebentziozko miaketak egin zituzten arma debekatuen bila, indarrean dagoen planaren barruan. Jarduketetan, 35 zehapen-espediente ere ireki dituzte kale-zurruta egiteagatik, eta egindako 22 alkoholemia- eta droga-kontroletan, gidari biri isuna jarri zieten alkoholean positibo emateagatik.