Bertso jira musikatua abenduaren 27an helduko da Erandiora, Berbots Euskara Elkarteak eta ALBEk antolatuta. 20:30ean, Estrella tabernatik hasita, bertsotan izango dira Sustrai Colina eta Imanol Uria. Jiran zehar Kulunkan taldearen musikak lagunduko ditu bertsolariak. Anima zaitezte!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!