NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.
NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!