Altzaga Gure! jaialdiaren agerlekua izango da otsailaren 21ean eta 22an

Ander Zarraga 2025ko urt. 16a, 13:07

IAzko Gure! jaialdiaren aurkezpena, Tartanga LHIIn.

Tartanga LHIIko ikasleek kontzertuak, antzerkia, herri-merkatua, haurrentzako ekintzak eta beste hainbat jarduera antolatuko dituzte beste behin. Aurten taularatuko diren artisten artean Skarra Mucci, Leihotikan, Suaia eta Marte Lasarte izango dira.

Gure! jaialdia Altzaga auzoko kale eta plazetan egingo dute, otsailaren 21ean eta 22an. Tartanga LHIIko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko zikloko ikasleek antolatutako diziplina anitzeko jaialdi honek herriko erreferente kultural gisa sendotzen jarraitzen du, eskaintza zabal eta anitz abtegaz; horretarako, kontzertuak, antzerki emanaldiak, kalejirak, kirol-erakustaldiak eta merkatu herrikoia antolatuko dituzte, bestea beste. Aurrekoetan bezala, jaialdiak Udalaren eta herriko talde soziokulturalen eta elkarteen laguntza izango du.

Agertoki nagusiak Irailak 23 plaza, Merkatu Zaharra eta Legazpi kalea izango dira. Azken horretan, jolasgune bat jarriko dute txikienentzat puzgarri eta pintakarakaz. Gainera, jaialdiak gune more bat ere izango du eraso matxista eta sexistarik gabeko eremua bermatzeko.

Musikari dagokionez, Skarra Mucci, Leihotikan eta TraBestiesen emanaldiak nabarmentzen dira, besteak askoren artean; antzerkiaren atalean, berriz, Antigona eta AnimaClown obrak aurkeztuko dituzte. Horiez gain, dokumental-proiekzioek, kalejirek eta artisau-merkatuak ere egingo dituzte publiko guztientzat diseinatutako programazioa osatzeko.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun