Programak udako hilabeteetan adingabe bat hartzeko prest dauden familiak bilatzen ditu, ingurune segurua, arreta medikoa eta kanpalekuetan ez dituzten jolas-jarduerak eskaintzeko helburuagaz. "Aukera bat da haiek oporrak bakean izateko eta gu, gizarte gisa, haien errealitatera hurbiltzeko eta gure babesa eskaintzeko", azaldu dute Nishmatik.
Harrera-familia izan eta proiektuaren parte hartu gura dutenek 666 690 641 telefono-zenbakira deitu edo asociacion.nishma@hotmail.es helbidera idatz dezakete. Era berean, sare sozialetan @nishmaerandio Instagrameko kontuan ere badute.
"Keinu bakoitzak kontatzen du, eta esperientzia honek, haurren bizitzan ez ezik, euren etxeak eta bihotzak irekitzea erabakitzen dutenenean ere diferentzia bat markatuko du", nabarmendu dute antolatzaileek.