Aurreratu dutenez, eraikinak ikasgela modernoak, gimnasio berria eta 250 ikaslerentzako lekua duen erabilera anitzeko aretoa eta 100 lagunentzako edukiera duen bigarren aretoa izango ditu. Horrek besteak beste, aukera emango die gaur egungo eta lehengo ikasleentzako bilerak, erakusketak edo ikasketak egiteko.
Era berean, eraikin berriaz gain, jantoki-zerbitzurako sukalde propioa, rokodromoa eta oreka-zirkuitua bezalako guneak izango dituen jolastoki hobetua, frontoi berriztua eta ikasleentzako zein familientzako bankuak izango dituzten aisialdirako guneak ere ezartzea aurreikusi dute.
Azpimarratu dutenez, eraikin berria bat dator Jado Fundazioak Erandioko Udalagaz sinatutako hitzarmenagaz, "eta ikastetxeak etorkizunean bere burua berritzeko eta herriko haurren hezkuntzan erreferente izaten jarraitzeko egindako apustuaren emaitza da". Eraikin berria Jadok 80ko hamarkadan Tartangako egungo instalazioak inauguratu zituenetik egingo duen eraberritzerik garrantzitsuena dela ere nabarmendu dute.