Oraingo honetan, 24 parte-hartzaile aukeratuko dituzte proiektu espezifiko birako: 12 pertsona adinekoen laguntzaile gisa prestatuko dira, eta gainontzeko 12ak ingurua garbitzeko eta mantentzeko lanetan arituko dira. Sei hilabeteko iraupena izango duen programa otsailean hasi eta irailean amaituko da, astelehenetik barikura bitarteko lanaldiakaz.
Lanpostu horietako bat lortzeko, hautagaiek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola Erandion erroldatuta egotea, 45 urte beteta izatea, Lanbiden langabe gisa izena emanda egotea eta 2022tik antzeko deialdietan parte hartu ez izana. Gainera, aukeratutakoen % 40 gutxienez emakumeak izango dira, aukera-berdintasunarekiko konpromisoa indartuz.
Udalak 431.893 euro bideratuko dituen ekimen honek, erandioztarren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, komunitatearen ongizateari ere lagundu nahi diola ere azpimarratu dute. "Deialdi honekin, Udalak enplegua sortzearen aldeko apustua egin du berriro ere, guztion intereserako diren proiektuen bidez", azpimarratu zuten udal-iturriek.
Interesdunek urtarrilaren 28ra arte eman dezakete izena, Lanbideren web-atariaren bidez edo 945 160 600 telefono-zenbakira deituta.